XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurasoen ardurea, batez be amarena, erlejiño gauzak txiki-txikitatik barruraño bere biotz samurrean, sartzea zan.

Kurutzea erakutsi ta itzaltasunik aundienagaz irakasten eutsan zelan Jesukristo'k gugaitik ainbeste ta ainbeste neke igaro ebazan.

Ona izan zeitela sarri esaten eutsan, ona izan ezkero gozoak yaten betiko atsegintegian egongo zala-ta.

Txarra izan ezkero barriz betiko nekeetan inpernuan egon bearko ebala....

Domingo'n gurasoai ondo letorkie bere semea dala-ta Tobias'gaitik esaten dana... ab infautiatime Deum docuit (I,10) Jaungoikoaren bildurra txikitatik irakatsi dotso.

Yantziak, lelengo gonak eta gero prakak, orkatilletarañokoak erabilten ebazan.

¡Onetan bai guraso geyenak orain arduragetasuna iragarten dabela! Umeak errugeak dira, euren griñak eta aragia lo dagoz; baña yantzi laburrak diriala-ta, gaurko egunean lenago itxartuten yakez.

Agirian egiten diran yolas edo olgetak geyen atsegin yakozan.

Bere amak dirausku kinkinka gogokoen izan yakola.